Boxerren matxinada |
---|
Boxerrek Zortzi Nazioen Aliantzaren soldaduak erasotzen
|
Data | 1899ko azaroaren 2a – 1901eko irailaren 7a |
---|
Lekua | Iparraldeko Txina |
---|
Emaitza | Aliatuen garaipena |
---|
Gudulariak |
---|
|
|
Buruzagiak |
---|
Nikolai Petrovitx Linevitx Sir Edward Seymour Alfred Graf von Waldersee | Ci Xi Zaiyi Ronglu Yuan Shikai | Cao Futian Ni Zanqing |
---|
|
Indarra |
---|
50.255 guztira | 70.000 soldadu inperial | 100.000 – 300.000 Boxer |
---|
|
Galerak |
---|
2.500 soldadu 526 atzerritar Zenbait milaka txinatar kristau | 20.000 soldadu inperial | Zibil = 18,952+ |
---|
|
Boxerren matxinada (義和團之亂 edo 義和團匪亂), Txinan Yihetuan matxinada (txinera tradizionalaz: 義和團起義, txinera sinplifikatuaz: 义和团起义, pinyinez: Yìhétuán Qǐyì, ‘ukabil tenteak’ edo hitzez hitz ‘ukabil bidezko eta harmoniatsuak’) izenaz ezaguna, Txinan XIX. mendearen amaieran atzerritarren eragin komertzial, politiko, erlijioso eta teknologikoaren aurkako matxinada izan zen, 1899ko azaroaren 2 eta 1901eko irailaren 7 artean iraun zuena[1]. 1900eko abuzturako, 230 atzerritar, milaka txinatar kristau eta matxinatu asko (50.000 eta 100.000 artean) hilda zeuden. Gerra Zortzi Nazioen Aliantzak Beijing konkistatu zuenean bukatu zen.
Erreferentziak
- ↑ Harrington, Peter. (2001). Peking 1900: The Boxer Rebellion. Oxford: Osprey, 96 or. ISBN 1-84176-181-8..
Kanpo estekak